Politika -

Idazkari nagusi berria

Madinak eta Tapiasek ez dute hitz egin nahi izan

Bi hautagai galtzaileek Twitterrez zoriondu dute Pedro Sanchez, eta ez dute adierazpen gehiago egin nahi izan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Madina eta Jose Antonio Perez Tapias PSOEren idazkari nagusi izateko hautagai galtzaileek ez dute hitz egin nahi izan bozketaren emaitzen berri jaso ostean egindako ekitaldian, eta PSOEren egoitza nagusitik joan dira berehala, protagonismoa Pedro Sanchez irabazleari emateko.

Hasiera batean aurrikusita zegoenez, Madinak eta Perez Tapiasek adierazpenak egin behar zituzten, baina atzera egitea erabaki dute.

PSOEren buruzagi berria izango dena aurkeztu eta minutu gutxira, bai Madinak bai Perez Tapiasek alde egin dute Ferrazeko egoitzatik.

Azkenean, bi hautagai galtzaileek Twitterrez zoriondu dute Pedro Sanchez, eta ez dute adierazpen gehiago egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Aldaketa PSOEn argazkiak