Politika -

Katalunia

Miquel Iceta PSCko buruzagi berria, botoen % 85,04 eskuratuta

Iceta zen PSCko buruzagitza eskuratzeko hautagai bakarra, izan ere, berak bakarrik lortu zuen beharrezko abalak biltzea. Parte hartzea % 46,71koa izan da.

Miquel Iceta. Argazkia: EFE
Miquel Iceta. Argazkia: EFE
Miquel Iceta. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miquel Iceta izango da PSCko buruzagi berria, igande honetako hauteskundeetan botoen % 85,04 eskuratuta. Bozketara aurkeztu den hautagai bakarra izan da, izan ere, beste inork ez ditu aurkezteko beharrezkoak ziren gutxieneko abalak bildu. Parte hartzea, behin-betiko kontaketaren zain, % 46,71koa izan da.

"Gaur PSCk hitz egin du gardentasunez egin den prozesuan. Gaur PSCk erabaki du ni izatea alderdia gidatuko duena. Botoak erantzukizunez hartzen ditut. Hainbat sozialistek esan digute lanean hasi behar dugula", adierazi du Miquel Icetak prentsaurrean.

Hauteskunde eguna inolako gorabeherarik gabe garatu da, eta botoa ematera deituta zeuden militanteek Katalunian zehar jarritako 155 hauteslekutan eman ahal izan dute botoa.

Miquel Icetak Pere Navarro ordezkatuko du karguan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Aldaketa PSOEn bideoak