Politika -

Katalunia

Rajoy: "Masekin hitz egingo dut, baina ez dut egingo ezin dena egin"

Gobernuko presidenteak argi utzi du Kataluniako kontsultarekiko duen jarrera ez dela aldatu, eta bileraren data ez dutela zehaztu jakinarazi du.

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea. EFE
Mariano Rajoy. EFE
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernu zentraleko presidentea Artur Mas presidente kataluniarrarekin izango duen bileraren inguruan mintzatu da, eta Kataluniako kontsultarekiko duen jarrera ez dela aldatu argitu du. "Hitz egingo dugu, baina ez dut ezin dudana eta behar ez dudana egingo".

Escorialen izan da presidentea, PPren udako eskolaren itxiera ekitaldian, eta Kataluniako afera "aurre egin behar zaion arazoa" dela adierazi du. Gainera, "egin aurretik, gauzak ongi pentsatu" behar direla azpimarratu du.

Rajoyk Mas ohartarazi du: "Ezin zaio Gobernuko presidenteari Parlamentu nazionalaren erabakiaren, legearen, sineskera propioen eta espainiar guztien pentsamenduaren aurka doan kontsulta bat baimentzeko eskatu. Ezin da exijitu".

Udako eskolatik ateratzean, presidenteak jakinarazi du bileraren data ez dagoela zehaztuta eta, bakoitzaren jarrera ikusita, testuingurua zaila dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika Alderdi Popularra Mariano Rajoy Espainiako Gobernua bideoak Espainia Kataluniako prozesua zuzenean