Politika -

Murrizketak

Darpon: 'Gaixoei ez zaie asistentziarik ukatuko ohe faltagatik'

"Georgie Dann gogoan duzu? Ohe murrizketarena da aurtengo udako kanta. Uda ostean galdetzen badidazu, gaixo bat bera ere asistentzia gabe utzi ez dugula esango dizut", adierazi du sailburuak.

Jon Darpon, Osasun sailburua. Efe.
Jon Darpon, Osasun sailburua. Efe.
Jon Darpon, Osasun sailburua. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak ukatu egin du opor garaian ohe kopurua murriztu izana, sindikatuek kontrakoa salatu arren. "Udako abestia" da hori, baina, sailburuaren esanetan, ez da gaixorik geratuko "arreta jaso gabe, ohe faltagatik".

Darponek prentsaurrekoa eman du Gasteizen, Osakidetzan Gaixoen Segurtasuna bermatzeko Estrategia berria aurkezteko.

Satse eta SAE erizaintza sindikatuek oheen itxiera dela eta egindako kritiken harira, Darponek esan du "udako abestia" bailira hartzen dituela kritikak, "Osakidetzan ez ezik, osasun sistema guztietan" izaten direlako kritikak.

"Georgie Dannekin akordatzen zara? Bada, hau ere udako abestia da. Ikusiko duzu nola udaren ostean, berriro galdetzen didazunean, nola ez den inor geratu arretarik gabe ohe faltagatik", azpimarratu du.

Murrizketak eta itxierak

SAE erizainen sindikatuak kontzentrazioa egin du Arabako Unibertsitate Ospitaleko kontsulten egoitzaren parean udako murrizketengatik protesta egiten. Gaixotasunek ez dutela oporrik hartzen eta gaixoak "berdin-berdin artatu" behar direla nabarmendu dute bertan.

Enfermeria erizainak protesta Gasteiz EFE

Bestalde, Satsek aurreko astean salatu zuenez, Osakidetzak "ospitaleetako, kirurgia geletako, esnatzeko unitateetako eta suspertze geletako 1.075 ohe" ixteko asmoa du udan, baina "azkenean uztailaren 1ean ezin izan dituzte denak itxi".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa