Politika -
Galdeketa
Erkoreka; 'Katalunian esku ez hartzeak Euskadiko egoera kalte lezake'
Jaurlaritzako bozeramaleak Rajoyri ohartarazi dionez, gertakarien aurrean ezer ez egiteak Euskadiko egoerak txarrera egitea eragin lezake, hori dela eta, zintzoa eta sortzailea izatea eskatu dio.
Erredakzioa
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak Mariano Rajoy Gobernu zentraleko presidenteari ohartarazi dioenez, arazoetan esku ez hartzeak, Katalunian egiten duen bezala, "Euskadiko egoerak okerrera egitea eragin lezake", hori dela eta, zintzoa eta sortzailea izatea eskatu dio, gehiengo zabal batek, bere hitzetan, aldarrikatzen duenari erantzuna emateko.
Europa Press albiste agentziak egindako elkarrizketa batean, Erkorekak esn du Euskadin egiten den autogobernuaren inguruko edozein proposamen herriari egindako "galdeketa bihurtu" behar da.
Bestalde, ziurtatu egin du lehendakariak harreman zuzena duela Rajoyrekin, horrenbestez, "zorionez, ez ditu inoiz Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidentearen bitartekari lanak behar izan".
Halaber, Erkorekak PPk alkateak hautatzeko egin duen proposamena ere kritikatu du, "hauteskunde kutsua" duelako, eta bozeramalearen ustean karguen "zenbaketa" egiten ari diren seinale da.
Euskadiko eta Kataluniako egoerak oso bestelakoak direla azpimarratu du eta, esan duenaren arabera, "Rajoyren jarrerak adieraz lezake penintsulan bizi diren estaturik gabeko beste nazio batzuen kasuan zer egiteko asmoa duen eta, goizago edo beranduago, emantzipazio nazionala aldarrikatuko dute".