Politika -
Euskadiko PP
Arantza Quiroga: 'EAJgatik balitz, ETAk hiltzen jarraituko luke'
Euskadiko popularren presidenteak "hauteskundeei begira" egotea leporatu dio EAJri, ondorioak kontuan izan gabe, eta "nazionalismoa oso mobilizatuta" dagoela adierazi du.
Erredakzioa
Arantza Quiroga Euskadiko PPko presidenteak adierazi duenez, "ETAren amaiera zuzendu" nahi duen "EAJgatik eta haien Lizarrako akordioengatik balitz, ETAk hiltzen jarraituko luke". Gainera, "hauteskundeetarako interesak gipuzkoarrenen aurretik" jartzea leporatu die jeltzaleei, Bilduri Gipuzkoa gobernatzeko aukera emanez.
Alderdiak Gipuzkoan dituen helburuen berri ematen duen Orain ideia berriak dokumentuaren aurkezpenean izan da Quiroga, Gipuzkoako PPk Donostian antolatutako Bultzada berri bat jardunaldietan.
PP alderdiko kide izateagatik "harro" dagoela adierazi du Quirogak, Euskadirekin "benetako konpromisoa" erakutsi duelako, eta bertako kideak "ilusioa berreskuratzeko" lan egitera gonbidatu ditu. "Gipuzkoako gizartearen zati handi bat PPren ideien zain dago, proposamenak egin eta betetzeko".
Quirogaren aburuz, "Euskadin zerbait egitea posible zenean, EAJ hauteskundeei begira egon da, Bilduren Gobernua izatearen ondorioak kontuan hartu gabe, nahiago izan duelako zain egotea, datorren hauteskundeetan gora egiteko asmoz".
Horren harira, jeltzaleei "aurpegiratu" diena zera da, "mahai gainean euren interesak gipuzkoarren interesen gainetik jartzeagatik, Gipuzkoa azken urteotan dagoen egoeran" utzi izana.
"Gizarte zibilari protagonismoa emateko gai izan behar dugu aldaketa ekartzeko", adierazi du Euskadiko popularren buruak. Horrela, "leku guztietan dauden alderdi politikoak pixkanaka erretiratzen" joan behar dutela esan du, "pauso bat atzera eman eta ekimena gizarte zibilari uzteko".
Borja Semper Gipuzkoako PPko presidenteak adierazi du bere alderdia dela "Bilduren gobernu triste, zorigaitzeko eta tamalgarriei alternatiba", eta hurrengo urteko hauteskundeetan, popularren helburua ez dela "botoak lortzea", Donostian "irabaztea" eta beste herri batzuetan "haztea" baizik. "Lehendik PPri botoa eman diotenen botoak baino askoz gehiago nahi dugu, ideia onak nahi dituztenenak ere nahi ditugu", adierazi du Semperrek.
'Nazionalismoa oso mobilizatuta dago'
Maiatzeko Euskobarometroaren datuek erakutsi dutenez, hauteskundeetan hamar eserleku izatetik zazpi izatera pasatuko litzateke PP. Horren harira, Arantza Quirogak azpimarratu du herritarrek aukeratzeko unea iritsi dela. "Etorkizuna eta aurrerapena bilatzea edo autodeterminaziora bideari garrantzia osoa ematea" hautatu behar dute herritarrek, Euskadiko PPren buruaren arabera, eta "nazionalismoa oso mobilizatuta" dagoela esan du.
Haren ustez, "Euskadiko gizarteak erabaki egin behar duela onartu behar du, eta autodeterminazioaren bidea edo PPrena, hiritarren arazoetan zentratzen dena, aukeratu behar du".