Politika -

Auzitegi Nazionala

ETAko presoen zazpi abokatu auzipetu ditu Bermudez epaileak

Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Iker Sarriegi, David Pla, Julen Zerain, Jose Domingo Aizpurua eta Naia Zurriarain abokatuei ETAren kide izatea leporatzen die, besteak beste.

Arantza Zulueta, ETAko presoen abokatua. Efe.
Arantza Zulueta, ETAko presoen abokatua. Efe.
Arantza Zulueta, ETAko presoen abokatua. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak ETAko presoen zazpi abokatu auzipetu ditu "talde terrorista baten kide izatea" leporatuta. Auzipetuetako bi Arantza Zulueta eta Jon Enparantza daude, biak kartzelan daude Guardia Zibilak urtarrilean egindako operazioaren ondorioz.

Enparantzaz eta Zuluetaz gain, epaileak Iker Sarriegi, David Pla, Julen Zelarain, José Domingo Aizpurua eta Naia Zurriarain eta beste hiru pertsona auzipetu ditu, talde armatu batekin elkarlanean aritzea egotzita. Zuluetari, gainera, armak eta lehergailuak edukitzea ere leporatzen dio.

Prozesatzeko autoan, abokatuek "presoak talde terroristarekin zuten lotura sendotzeko eta mendekotasuna bultzatzeko" lan egiten zutela azaltzen du magistratuak. Horretarako, presoak bisiten bidez kontrolatzen zituzten, zer nolako aldartea zuten jakin eta horren berri zuzendaritzari emateko. Halaber, ETAko zirkularrak presoei helarazten zizkien, eta presoen barne buletinak ETAko zuzendaritzari bidaltzen zizkioten.

Zulueta eta Enparantza behin-behineko askatasuna zuten 2012tik, 2010ean gai horregatik atxilotu ostean, baina Eloy Velasco epaileak kartzelara bidali zituen urtarrilaren 13an, ETAko "KT/Koordinazioa taldea" organoko kide izateagatik, talde hori "ETAko adar eragilea" zela argudiatuta.

Ebazpenean, Halboka ETAren parte den egitura dela dio Gomez Bermudez epaileak , "ETAko presoekin eta preso ohiekin zerikusia duen guztiaz arduratzen dena".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea