Politika -

Auzitegi Konstituzionala

Pentsio planak erregulatzeko euskal legearen 8 artikulu, baliogabetuta

Espainiako Gobernuak helegitea jarri zuen 2012ko otsailean aipatu legearen aurka, Estatuaren eskumenak urratzen zituela argudiatuta.

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuak eman du epaiaren berri. Argazkia: EITB
Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuak eman du epaiaren berri.
Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuak eman du epaiaren berri. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Borondatezko Aurreikuspen Sozialerako Erakundeak erregulatzen dituen euskal legearen 8 artikulu baliogabetu ditu Auzitegi Konstituzionalak.

Aipatu auzitegiak ez du oraingoz epaia publiko egin, baina hala dela jakinarazi du gaur Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuak Bilbon izan duen ekitaldi batean.

Espainiako Gobernuak errekurtsoa jarri zuen 2012ko otsailean, EAEko legeak Estatuak merkataritza eta aseguruen alorrean dituen eskumenak urratzen dituelakoan.

Gatzagaetxebarriak azaldu duenez, pentsio planen erreskateei eta ezinbesteko kaudimen koefizienteei buruzko gai teknikoen inguruko eskumenez ari dira.

Aipatu legeak 80 artikulu eta 12 xedapen dituela ekarri du gogora Ogasun sailburuak, eta, horrenbestez, araua oro har indarrean dagoela nabarmendu du.

Auzitegi Konstituzionalak aipatu 8 artikuluak baliorik gabe utzita, legea nola geratuko den aztertzen ari da Jaurlaritza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua albisteak Ekonomia Espainiako Auzitegi Konstituzionala Pentsioak