Politika -

Hizkuntza politika

Suprefetak Uztaritze salatuko du, euskara ofizial izendatzeagatik

Patrick Dallennes Baionako suprefetaren arabera, erabakia "guztiz legez kanpokoa eta konstituzioaren aurkakoa" da. Uztaritzeko herri kontseiluak "frantsesaren hein berean" jarri zuen euskara.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztaritzek euskara hizkuntza ofizial izendatu zuen ostegunean, eta Patrick Dallennes Baionako suprefetak jakinarazi duenez, salaketa jarriko dio erabaki horri, "guztiz legez kanpokoa eta konstituzioaren aurkakoa" delakoan.

Euskararen ofizialtasuna aldeko 22 botorekin, kontrako laurekin eta hiru abstentziorekin onartu zuen Uztaritzeko herri kontseiluak. Horrelako ekimen bat onartzen duen Ipar Euskal Herriko lehen herria izan da.

Herri kontseiluaren testuaren arabera, "euskara herriko hizkuntza ofizial" izendatu du Uztaritzek, "frantsesaren hein berean".

Erabaki hori hartzeko "euskaldunen hizkuntza eskubideak, gaur arte, ezagupen ofizialik gabe" izan direla argudiatu zuten kontseiluan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea