Politika -

Eusko Jaurlaritza

Legebiltzarrean da dagoeneko Tortura Ikertzeko Proiektua

Ikerketak torturaren fenomenoaren dimentsio globala jasoko du, salaketak oinarri hartuta; halaber, 200-400 kasutako lagin adierazgarri baten azterketa enpirikoa ere egingo du.

Jonan Fernandez eta Paco Etxebarria. Irudia: Irekia
Jonan Fernandez eta Paco Etxebarria. Irudia: Irekia
Eusko Legebiltzarrera bidali dute Tortura Ikertzeko Proiektua

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko talde parlamentarioei bidali die gaur, larunbata, 1960-2010 aldian Euskadin izandako Tortura Ikertzeko Proiektuaren proposamena, ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Ikerketak "torturaren fenomenoaren dimentsio globala eskainiko du, salaketak oinarri hartuta"; halaber, 200 eta 400 kasu bitarteko lagin adierazgarri baten azterketa enpirikoa ere egingo du.

"Txostenak 40 kasu enblematiko ingururen azterketa kualitatibo eta narratiboa jasoko du; bertan, haien giza esperientziak azalduko dira, baita bizitzan pairatutako ondorioak ere", oharraren arabera.

Txostena egingo duen taldea

Francisco Etxeberria mediku ezagunak gidatuko du taldea. Etxeberria medikuntzan doktore da, Lege eta Auzitegiko Medikuntzan osagile espezialista eta EHUko irakasle titularra.

Benito Moretinek ere parte hartuko du talde txostengilean. Moretin medikuntzan doktore da, Lege eta Auzitegiko Medikuntzan osagile espezialista eta auzitegiko mediku titularra.

Carlos Martín Beristain medikuntzan doktore da baita ere, eta Osasunaren Psikologian osagile espezialista.

Azkenik, Laura Pego zuzenbidean lizentziaduna, kriminologian espezialista eta KREIko ikertzaileak txostenaren garapenean lagunduko du.

Ikerketa eta azterketa

Txostenak 40 kasu enblematiko ingururen azterketa kualitatibo eta narratiboa jasoko du; bertan, haien giza esperientziak azalduko dira, baita bizitzan pairatutako ondorioak ere.

Ikerketaren diseinuaren dokumentua, halaber, Europako Kontseiluaren Torturaren Prebentziorako Batzordera ere bidali dute, bere balorazioa egin dezan.

KREIko lantaldeak datozen bi urte eta erdian erabiliko dituen ikerketaren eta metodologiaren diseinua da aste honetan Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzari emandako agiria.

Torturak "azken 50 urteetan Euskadin izan duen benetako eraginaren berri ematea da ikerketaren helburua", eta "errekonozimendu, konponketa eta prebentzioari lotutako ondorioak zehaztea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea