Politika -

Girona Printzea Fundazioa

Koroa Katalunian nabariago egin nahi du Felipe VI.ak

500 lagun baino gehiagok manifestazioa egin dute Gironan, erregearen presentziaren aurka. Besteak beste, ERC, ICV, EUiA eta CUP alderdiek protesta deitu dute.

Felipe Vi.a erregea Gironan. Argazkia: EiTB
Felipe Vi.a erregea Gironan. Argazkia: EiTB
Espainiako erregeak Kataluniara egin du koroatu dutenetik lehen bidaia

0:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koroa Katalunian nabariago egiteko borondatea azaldu du gaur Felipe VI.ak, akordioaren aldeko mezuak zabaltzeko. Bestalde, Gironako Printzea Fundazioaren egitasmoa defendatu du Espainiako erregeak, "batzen duen proiektua" delako. Lankidetza "eskuzabala xede legitimoak" artatzeko biderik onena dela gaineratu du.

Kataluniara aurten egiten duen zazpigarren bisita da, eta errege aldarrikatu zutenetik aurrenekoa. Letizia erreginak Felipe lagundu du Gironako Kongresuen Jauregian. Gironako Printzea Fundazioak gazteei eta entitateei urteko sariak eman dizkie. Proiektu berritzaileak saritzen ditu Fundazioak.

Gaztelaniarekin eta katalanarekin harro sentitu behar direla adierazi du Espainiako erregeak, Espainia osoko ondare kulturala aberasten dutelako. Katalana "elkarrizketan eta elkarbizitzan dago, zintzoa da eta gaztelania aberasten du, Kataluniako kultura ulertzeko ezinbesteko osagaia da", azaldu du.

Kataluniara egiten dituen bisitekin Koroa nabariago egin nahi duela ziurtatu du erregeak, "akordio, errespetu eta elkarbizitza mezuak" zabaltzeko. Monarkia parlamentarioaren hiru zutabe direla uste du Felipe VI.ak.

Kataluniara egindako bidaietan askoren maitasuna eta adiskidantza aurkitu duela goraipatu du Felipe VI.ak. Berak eta Letiziak kataluniar askoren laguntza eta babesa jaso dutela erantsi du.

"Visca la terra"

Felipek hitzaldia eman eta gero, publikoko norbaitek "Visca la tierra" oihu independentista egin du eta "Gora erregea" erantzun diote katalanez eta gaztelaniaz. Erregeak istiluari irribarre batekin egin dio aurre.

Felipe VI Mas Girona efe

Felipe VI Mas Girona efe

Mas eta Felipe VI.a, elkarri agurtzen, Gironan. Argazkia: EFE

Bestalde, Artur Mas Kataluniako presidenteak Felipe VI.a eta Letizia agurtu ditu kameren aurrean, Gironako Kongresuen Jauregira heldu direnean. Erregeak eta Masek irribarretsu hitz egin dute.

Protesta

500 lagun baino gehiagok manifestazioa egin dute Gironan, erregearen presentziaren aurka. 'Cap pacte, cap rei, el poble català decideix' --'Itunik ez, erregerik ez, Kataluniako herriak erabaki'-- lelopean, 'Independentzia', 'Kataluniako lurraldeak errepublikarrak dira', 'Erregea kanpora' eta 'Borboiak Gironatik kanpora', oihu egin dute manifestariek.

Protesta ERC, ICV, EUiA, CUP, Reagrupament, SI, Ateneu 24 de Juny, el 'casal' independentista el Forn, el Sindicat d'Estudiants dels Països Catalans, Endavant, MDT eta Xarxa pels Drets Socials eragileek deitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Felipe VI.a argazkiak