Politika -

Gaixotasun larria du

Ibon Iparragirre 'berehala' aske uztea eskatu du Eusko Legebiltzarrak

Ganberako Giza Eskubideen Batzordean bat egin dute EH Bilduk eta EAJk, koalizio abertzaleak aurkeztutako legez besteko proposamen bat aurrera ateratzeko.

Eusko Legebiltzarra. Artxiboko irudia: EFE
Eusko Legebiltzarra. Artxiboko irudia: EFE
Eusko Legebiltzarra. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibon Iparragirre preso gaixoa "berehala aske uzteko" eskatu dio gaur Eusko Legebiltzarrak Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiari, eta baita eritasun larriak edo sendaezinak dituzten gainerako presoak ere.

Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordean bat egin dute EH Bilduk eta EAJk, koalizio abertzaleak aurkeztutako legez besteko proposamen bat aurrera ateratzeko. PSE-EE abstenitu da eta PPk aurkako botoa eman du. Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkide bakarra ez da batzordean izan, nahiz eta osoko zuzenketa aurkeztu.

Iparragirreren "osasun egoera larria" kontuan hartzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiari. "Indarrean dagoen legedia betez" aske uzteko eskatu du Gasteizko Ganberak. Era berean, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten gainerako presoei aplikatu beharreko neurria dela gogorarazi du Legebiltzarrak.

Gainera, "pertsona guztien giza eskubideak defendatzeko konpromisoa" berretsi du Gasteizko Ganberak, "baita espetxean daudenen pertsonenak ere".

Iparragirre 2011n aske utzi zuten eritasun larria duelako, baina martxoan espetxera bidali zuten berriro, Auzitegi Nazionalak aginduta, 299 urteko zigorra betetzeke zuelako. 2008ko irailean, Ondarroan (Bizkaia), bonba-auto bat zartarazteagatik zigortu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak albisteak