Politika -

Andaluziako

Magdalena Alvarezek Europako Inbertsio Bankua utzi du

Sustapen ministro ohiak dimisioa eman du, epaileak Andaluziako enplegu erregulazio txosten faltsuen auzian inputatu eta gero.

Magdalena Alvarez Espainiako Gobernuko Sustapen ministro ohia. EFE
Magdalena Alvarez Espainiako Gobernuko Sustapen ministro ohia. EFE
Magdalena Alvarez Espainiako Gobernuko Sustapen ministro ohia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Magdalena Alvarez Europako Inbertsio Bankuko presidenteordeak dimisioa eman du, Cadena Ser irrati katean iragarri duenez.

Sevillako Lurralde Auzitegiak Andaluziako enplegu erregulazio txosten faltsuen auziko inputazioa berretsi eta gero etorri da Espainiako Gobernuko Sustapen ministro ohiaren erabakia.

Mercedes Alaya epaileak dirua bidegabe erabiltzea eta prebarikazioa egotzita inputatu zuen Magdalena Alvarez. Ustez, Andaluziako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilari zenean egin zituen delituok.

"PPren jazarpen kanpainak eragina izan du nigan, bankuan eta Espainian. Ni kargutik kentzeko edozein prezio ordaintzeko prest badaude, ez nago nire herrialdeak edo bankuak ordaintzea uzteko prest", adierazi du.

Dena dela, ukoak ez duela Andaluziako txostenen auziarekin zerikusirik esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea