Politika -

Errekurtsoa

Ertzaintzaren LEPa bertan behera uzteko arriskuaz ohartarazi dute

LEParen postu kopurua mugatzeko Espainiako Gobernuaren eskaera gaitzetsi du gaur Jaurlaritzak, eta eskaera horrek deialdia behin-behinean bertan behera uztea ekar dezakeela ohartarazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) lanpostu kopurua mugatzeko Espainiako Gobernuaren eskaera gaitzetsi du gaur Eusko Jaurlaritzak, eta eskaera horrek deialdia behin-behinean bertan behera uztea ekar dezakeela ohartarazi du. Hala ere, Espainiako Gobernuak errekurtsorik ez jartzea espero du Jaurlaritzak.

Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, Josu Erkoreka bozeramaileak harridura adierazi du Rajoyren Exekutiboak gai horren inguruan erakutsitako "irmotasunagatik". Alternatibarik proposatu gabe eskatzea egotzi dio Gobernuari. Hala ere, deialdiari eusteko "babes politiko nahikoa eta epaileen bermea" dutela azpimarratu du Erkorekak.

Ertzaintzarako 120 lanpostu aurreikusten dituen deialdia egin ahal izateko, EAEko PPren laguntza jasotzea espero du Jaurlaritzak. Kupoaren Batzorde Mistoan eta Segurtasun alorreko bileretan adostutako 8.000 postuak osatzea du helburu Ertzaintzaren Lan Eskaintza Publikoak.

Bestalde, Legebiltzarrak ere agindua eman zion Jaurlaritzari, Ertzaintzak 8.000 langiletik gora izan zitzan. Proposamen hura Carlos Urquijo popularrak bultzatu zuela gogoratu du Erkorekak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea