Politika -
Erabakia
PSOE abstenitu egingo da Juan Carlos Erregea forudun egiteko prozesuan
"Garrantzi handiko" gaia dela azaldu du PSOEk eta ez omen du prozesua nola egin den ulertzen, baina Erregearen Etxeko hainbat kidek araubide prozesal berezia behar dutela onartu dute.
Erredakzioa
Juan Carlos Erregea forudun egiteko bi zuzentarau aurkeztuko ditu PPk eta PSOE abstenitu egingo da, bai batzordean eta baita plenoan ere. "Garrantzi handiko" gaia dela azaldu dute eta ez omen dute prozesua nola egin den ulertzen, baina Erregearen Etxeko hainbat kidek araubide prozesal berezia behar dutela onartu dute.
Soraya Rodriguez Kongresuko PSOEren bozeramaileak adierazi du ezin dela prozedura gaiaren azaletik banatu eta, kasu honetan, "PSOEk ezin du prozedura onartu". Gai horrek tramitazio "lasaia" behar du, PSOEren ustez, alderdien beharrezko eztabaida sustatuz eta beharrezko galderak aurkeztuz.
Gobernuak zein PPk badakite zuzenketek "ez dutela zerikusirik" testuarekin eta, esan duenez, hortik aurrera "beraiek dute gauzak horrela egin izanaren ardura". Horrela, tramitazioa hain arin egiteak Parlamentuaren eztabaida eragozten duela azaldu du.
Iragan Konferentzia Politikoan Espainiako forudun kopurua murriztea erabaki zutela aitortu du eta foru egitea instituzioetan egiten duen jarduerarekin lotzea. Horrela, Errege Etxea ere barruan legoke, baina ez du ideia horretan sakondu.