Politika -

Galdeketa

Mas:'Kataluniako prozesua berriztatzailea izan liteke Espainiarentzat'

Gainera, Masen ustez, Felipe VI.ari aukera "bat, bi edo hiru" eman behar zaizkio.

Artur Mas
Artur Mas
Artur Mas

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Generalitatearen presidenteak gaur, igandea, esan duenez, Kataluniako prozesua "berriztatzailea" izan liteke Espainairentzat eta, bere ustean, Felipe VI.ari aukera "bat, bi edo hiru" eman behar zaizkio.

"Kataluniak bizi duen muturrezko demokrazia mugimendua berriztatzailea izan liteke Espainiarentzat, politika mailan", esan du Masek Catalunya Radion egindako elkarrizketa batean.

Gainera, Masek Felipe VI.arekin koroatze ekitaldiaren ondoren izandako hartu emana ere izan du hizpide. Masen esanetan, errege berriak katalunieraz eskertu zion AEBrako bidaia bertan behera utzi izana, ekitaldian izatearren.

Horren ildotik, Masek esan du Felipe VI.ak "bazekiela" Generalitateko buruak AEBeko bidaiaren "alderik garrantzitsuenari" uko egin diola: "Eskerrak eman nahi zizkidan eta katalunieraz egin zuen; badakigu katalunieraz zuzentasun osoz mintza daitekeen pertsona dela".

Kataluniako aferan erregeak izan lezakeen egitekoaz ere galdetu diote Masi; honek esan du ez dutela uste Estatuko Buruzagitzan aldaketa sakonik egongo denik, baina, adierazi duenez, Felipe VI.a "heldu berria da" eta , hortaz, "aukera bat, bi edo hiru" eman behar zaizkio".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika Kataluniaren independentzia Espainia albisteak Artur Mas Kataluniako prozesua zuzenean