Politika -

Abdikazioa

Jaurlaritza: 'Harrigarria da Juan Carlos erregea forupetzeko premia'

Josu Erkorekaren iritziz, positiboa de Felipe VI.a terrorismoaren biktimekin biltzea, baina "bestelako ekimenak" eskatu dizkie "aro berri baten hasieraz" ari direnei.

Josu Erkoreka, Jaurlaritzako bozeramailea. EiTB.
Josu Erkoreka, Jaurlaritzako bozeramailea. EiTB.
Josu Erkoreka, Jaurlaritzako bozeramailea. EiTB.

Ertredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen ustez, Juan Carlos Erregea forupeko egiteko "premia harrigarria" da, batez ere, "justiziaren aurrean guztiak berdinak garela esan zuenari pribilegioak ematen nahi dizkiotelako".

Halaber, Felipe VI.a bere lehen ekitaldi ofizialean terrorismoaren biktimekin biltzea "keinu positiboa" dela esan du, baina "bestelako keinuak" ere beharrezkoak direla gaineratu du, "aro berri bat eskatzen dugunokin, besteak beste".

Bilboko Artxanda mendian gudariei egindako omenaldian parte hartu ostean, Jaurlaritzaren bozeramaileak Juan Carlosen forupetzea izan du hizpide hedabideen aurrean.

Berdintasuna justiziaren aurrean

Erkorekak gogora ekarri du Juan Carlos erregeak "duela gutxi, Gabonetako hitzaldi batean, guztiok justiziaren aurrean berdinak garela azpimarratu zuela". "Nola liteke justizia guztientzat berdina izatea, hori esan zuena forupetze berezia eta bakarra azkar-azkar eskatzen ari denean?", galdetu du Erkorekak.

Gauzak horrela, "Gobernuaren eta PPren gehiengoaren premiak harritu egiten gaitu, justiziaren aurrean pertsona bati pribilegioak ematea delako; justiziaren aurrean guztiok berdinak garela esan zuen pertsonari, hain zuzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea