Politika -

SEGI

Euren kontrako epaiketa bertan behera uzteko eskatu dute 28 gaztek

Duela bi aste absolbitu zituzten 40 gazteei egozten zieten delitu bera leporatzen dietela eurei ere, eta frogak ere berberak direla esan dute. Hortaz, absoluzioa eskatu dute, eurentzat ere.

28 gazteak prentsaren aurrean agertu dira, Iruñean. Argazkia: EFE
28 gazteak prentsaren aurrean agertu dira, Iruñean. Argazkia: EFE
Segik epaiketen 'zentzu falta' salatu du, Iruñean

0:36

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailean hasiko da 28 euskal gazteren kontrako epaiketa, Segi mugimenduko kide izatea egotzita. Komunikabideen aurrean agertu dira gaur, Iruñean, euren egoera salatzeko.  Orain egun batzuk absolbitu dituzten 40 gazteei leporatzen zitzaien delitu bera leporatzen dietela eta frogak ere berberak direla esan dute.

Kamiseta laranjak soinean eta 'Libre' lelopean, Jazint Ramirezek eta Ainhoa Villaverdek hitz egin dute hedabideen aurrean.  40 gazteren absoluzioa jaso zuen ebazpenak inkomunikazio aldian hartutako deklarazioak ezin zirela frogatzat hartu zioen, eta argudio horri heldu diote irailean auzipetuko dituztenek ere.

Halaber, epaiketa gutxienez lau hilabetez luzatuko dela eta horrek sortuko dien kostua salatu dute. Jada, fidantzetan 795.000 euro xahutu dituztela  jakinarazi dute, "urtebete edo gehiagoko espetxe zigorrak ahaztu gabe".

Auzitegi Nazionalaren "sistema"gaitzetsi dute, "salbuespeneko" auzitegia delako. Epaiketa honek "errepresioa" areagotu baino ez duela egiten gaineratu dute, eta epaiketa bertan behera uzteko eskatu. "Euskal Herriaren  eraikuntzan" lanean jarraituko dutela esanez amaitu dute agerraldia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak albisteak