Politika -
Espainiaratzea
Erresuma Batuak Fermin Vila Mitxelena entregatu du
Auzitegi Nazionalak eskatuta entregatu dute, 2010ean Belfasten atxilotu ondoren.
Erredakzioa
Erresuma Batuak Fermin Vila Mitxelena entregatu du, Auzitegi Nazionalak eskatuta. 2010ean atxilotu zuten ETAko ustezko kidea, Belfalten, Ipar Irlandan.
Ostiral honetan, Espainiako Poliziak Erresuma Batutik Madrilera eraman du Vila Mitxelena, Poliziak berak jakitera eman duenez. Guztira, 18 delitu egotzi dizkiote, besteak beste hilketa, indarkeria (lesio ondorioekin), txikizioa (helburu terroristekin), dokumentuak faltsutzea eta ibilgailuak lapurtzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea