Politika -
Felipe VI.aren proklamazioa
Estatu-eredua 'herenegun bezala' dagoela adierazi du Urkulluk
"Aldaketak egiteko borondatea" eskatu du lehendakariak, Arartekoaren 25. urteurrenaren ekitaldian.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakaria kezkatuta agertu da gaur, estatu-eredua "herenegun", hau da, Felipe VI.a erre bihurtu baino lehenago, bezala dagoelako. Hori dela eta, "aldaketak egiteko borondatea" eskatu du.
Urkulluk Eusko Legebiltzarrean egin ditu adierazpenok, Arartekoaren 25. urteurrenaren ekitaldian.
"Estatu-ereduari dagokionez, herenegun bezala gaude gaur, eta horrek kezkatu egiten nau", adierazi du, eta "denon artean elkar ulertzeko eta akordioak lortzeko zubiak eraikitzeko" deia egin du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea