Politika -
Koroatzea
'Ondorengotzaren normaltasunak erakundeen sendotasuna adierazten du'
Rajoyren iritziz, Espainia "irudi bikaina" ematen ari da, eta herritarrek zorioneko sentitu behar dute.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak ondorengotza prozesua normaltasunez egiten ari dela azpimarratu du, eta normaltasun hori Espainiako erakundeen sendotasunaren eta Konstituzioaren inguruko adostasunaren erakusgarri dela esan du.
Estatuaren Buruzagitzan izaten ari den ordezkatze prozesua (ostegunean gauzatutako da) izan du hizpide Madrilen, Europa Pressek antolatu duen gosari informatiboan Ignacio Diego Kantabriako presidentea aurkezterakoan.
Presidenteak azpimarratu duenez, Juan Carlos I.a erregeak lekukoa Felipe VI.ari utziko dion aste hau espainiar guztientzat da berezia, herritarrek heldutasuna eta erantzukizuna erakusteko aukera izango baitute berriro.
"Espainiarrok egonkortasunaren aldeko apustua eta elkartasun eta adiskidetasunez guztiak batzen gaituzten lotura eta sinboloen aldeko apustua berretsi dugu", adierazi du gobernuruak.
"Irudi bikaina"
Mariano Rajoyren iritziz, ondorengotza prozesuaren gardentasuna eta normaltasuna dira Espainiako erakundeen sendotasunaren eta Konstituzioaren eta demokraziaren inguruko adostasun sozialaren adierazgarririk onena.
Horren ustez, Espainia "irudi bikaina" ematen ari da munduaren aurrean, eta espainiarrek pozik egon behar dute horregatik.