Politika -

Felipe VI.aren koroatzea

Talde errepublikanoek manifestazioa egingo dute ostegunean, Donostian

Helburua "monarkiaren amaiera eskatzea eta Estatuko herritarrek eta herriek etorkizuna erabakitzeko aukera izatea" da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako errepublikanoen elkarteek manifestazioa deitu dute ostegunerako Donostian, Ezker Anitza-IU eta ESK alderdi eta sindikatuekin batera. Deia Felipe VI.aren koroatzearen aurka protesta egiteko egin dute.

Besteak beste, Equo, Iratzarri-EKI, PCE-EPK eta CGT sindikatu eta alderdiek deitu dute manifestazioa. Prentsaurrekoan azaldu dutenez, protestaren helburua "monarkiaren amaiera eskatzea eta Estatuko herritarrek eta herriek etorkizuna erabakitzeko aukera izatea" da.

Manifestazioa 19:00etan hasiko dute Donostiako Boulevard Zumardian, eta hainbat talde errepublikanok hartuko du parte bertan: Oarsoaldeakoak, Donostiakoak, Irungoak, Andoaingoak eta Tolosakoak; Antikapitalistak; Gorripidea; Iratzarri-EKI eta gobernuz kanpoko hainbat koletiborekin batera. Protestarekin bat egiteko epea zabalik dago oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea