Politika -

Bakea Euskal Herrian

Presoen 'borondatea' aitortzeko eskatu die Amaiurrek estatuei

Espainiako eta Frantziako Gobernuei dei zuzena egin die Errekondok: 'Presoen kolektiboak aurrera egiteko eta bake prozesuan ekarpenak egiteko borondatea agertu du, baina estatuek ez die aitortzen'.

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatua. Artxiboko irudia: EFE
Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatua. Artxiboko irudia: EFE
Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatua. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak aurrera egiteko eta bake prozesuan ekarpenak egiteko "agertutako borondatea" aitortzeko eskatu die Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak Espainiako eta Frantziako estatuei.

"Presoen kolektiboak aurrera egiteko eta bake prozesuan ekarpenak egiteko borondatea agertu du, baina estatuek ez diote borondate hori aitortzen. Espainiako eta Frantziako Gobernuek jarrera itxia dute", salatu du. Hala ere, berandu baino lehen "estatuak errealitateaz jabetu" eta presoei entzungo diotenaren esperantza agertu du.

Cadena Ser irrati kateari eskainitako elkarrizketan Joaquin Gimenez Auzitegi Goreneko epaileak egindako adierazpenak baloratu ditu. Epaileak aste honetan adierazi duenez, "salbuespenezko neurriekin amaitzeko garaia da".

Gimenezen jarrera garrantzitsua dela nabarmendu ostean, "salbuespenezko neurriekin" amaitzeko garaia dela azpimarratu du. "Presoei zigor bikoitza ezartzen zaie, eta dispertsioak egoera kritikoak eragiten ditu", azaldu du.

Halaber, Espainiako Gobernuak "egoera larri horrekin jarraitzen duen bitartean", Amaiurrek sakabanatze politikarekin amaitzeko eskatuko die Jorge Fernandez Diaz Barne ministroari eta Mariano Rajoy Espainiako presidenteari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea