Politika -

PSOE krisia

Madinak sare sozialetako kanpaina 'irekia eta irisgarria' dela uste du

Alderdi sozialistaren presidente izateko hautagaia teknologia berriez baliatuko da kanpainaren inguruko xehetasunak eskaini eta babes handiagoa lortzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Teknologiak eskaintzen dituen baliabide guztiak" erabiliko dituela adierazi du Eduardo Madina Kongresuko Talde Parlamentario Sozialistako idazkari nagusi eta diputatu eta PSOE zuzentzeko hautagaiak. "Boto-emaileen babesa lortu eta eraldaketa sakon bat" hasteko, sare sozialetan kanpaina "irekia, partekatua eta irisgarria" diseinatu duela adierazi du.

Madinaren taldeak ohar batean azaldu duenez, diputatu sozialistak "baliabide ekonomikoak laguntzaileen talentuarekin ordezkatu" ditu estrategia diseinatzeko, eta interesik gabe harekin kolaboratzeko prest dauden guztien laguntza onartzen duela adierazi du.

Madinaren hautagaitzak webgune propioa erabiliko du, jendeak ekintzaile modura izena eman eta euskal hautagaiari babesa eman diezaion. Webgunea sortzeko doako softwarea eta kode irekia erabili dituzte. Gainera, taldearen Twitter kontutik, hautagaiaren kanpainaren egunerokotasunaren berri emango da.

Aldi berean, Madinaren adierazpenen eta ekitaldien bideoak YouTuben eskegiko dira, kanpainako argazkiak Flickren, ekitaldietako parte hartzaileen tweetak Storifyn bilduko dira, eta dokumentu idatziak SlideShare plataformara igoko dira.

Bestalde, hautagaiak haren Twitterreko kontu pertsonaletik emango du kanpainaren berri, argazkiak Instagramen argitaratuko ditu, eta Facebookeko jarraitzaileekin partekatuko ditu presidentetzarako bidean jazotakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Sozialista Eduardo Madina bideoak Aldaketa PSOEn bideoak