Politika -

Atxiloketa

Resistencia Galega erakundeko kide bat atxilotu dute Ponferradan

Maria Osorio Lopezek zazpi urteko kartzela zigorra bete beharko du, erakunde terrorista bateko kide izatea leporatuta.

Maria Osorio, ekainaren 7an eskainitako bideokonferentzian. EFE
Maria Osorio, ekainaren 7an eskainitako bideokonferentzian. EFE
Maria Osorio, ekainaren 7an eskainitako bideokonferentzian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Osorio Lopez Resistencia Galega erakundeko kidea atxilotu du Guardia Zibilak Ponferradan. Osorio kartzelaratzeko agindua zuten agenteek, erakunde terrorista bateko kide izatea eta, helburu terroristekin dokumentu publikoak faltsutzea leporatuta, 7 urte, 9 hilabete eta egun bateko kartzela zigorra jaso baitzuen.

Barne Ministerioak adierazi duenez, Osoriok bideokonferentzia publiko bat eskaini zuen ekainaren 7an, zigorra betetzeko kartzelara joateko asmorik ez zuela eta klandestinitatean mantenduko zela azalduz.

Pasatu den maiatzaren 12tik, Polizia Osorioren bila zebilen, Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalaren epaia berretsi ostean.

Iaz, Auzitegi Nazionalak Resistencia Galega erakundeko lau kideri 10 eta 18 urte arteko kartzela zigorrak ezarri zizkien terrorismoagatik.

Apirilean, ordea, Auzitegi Gorenak zigorrak murriztu zituen, ez zeudelako behar bezala oinarrituta. Auzitegiaren aburuz, akusatuek ez zuten aurrekari penalik, eta Resistencia Galega erakundea hastapenetan baino ez dago.

Azken epaiak hiru eta bost urte artean murriztu zituen erakunde terroristako kide izateagatik, dokumentu ofizialak faltsutzeagatik eta leherkariak izateagatik akusatuen zigorrak. Horrela, Maria Osorok bete beharko duen kartzela zigorra 7 urte eta 9 hilabetekoa da, hasierako 10 urtekoaren ordez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea