Politika -

Larunbatean

Manifestazio bat deitu dute Baionan, presoen eskubideak aldarrikatzeko

Ni ere banoa plataformako kideek azaldu dutenez, gaixo dauden eta legez baldintzapeko askatasuna duten presoak libre utzi behar dira, eta, gainerakoak, hurbildu.

Ni ere banoa plataformak emandako prentsaurrekoa. EiTB
Ni ere banoa
Ni ere banoa plataformak emandako prentsaurrekoa. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbaterako manifestazio bat deitu dute, Baionan, "Giza eskubideak, konponbidea, bakea" goiburupean, Ni ere banoa plataformak antolatuta. Ipar Euskal Herriko gizarte alorreko erakundeetako eta alderdi politiko ezberdinetako pertsonen babesa jaso du, baita Nazio Batuen Erakundeko giza-eskubideen batzordeko presidentearena ere.

Ni ere banoa plataformako kideek azaldu dutenez, gizarte zabalean Euskal Herriaren gatazkaren konponbidearen aldeko gehiengoak sortzen ari dira. "Benetako bakea lortzeko aterabide integrala behar da, iheslarien eta presoen egoera aintzat hartuz", nabarmendu dute. Bide horretan, gaixo dauden eta legez baldintzapeko askatasuna duten presoak libre utzi behar direla uste dute, eta, gainerakoak, hurbildu.

EH Bilduko bozeramaileek larunbatean Baionan egingo den manifestaziora joateko deia egin dute. Horien iritziz, mobilizazio horrek agerian jartzen du bakearen alde dinamikak bultzatzeko eta partekatzeko dagoen aukera benetakoa dela.

Koalizio abertzaleak babesa eskaini dio larunbateko manifestazioari, eta, bide batez, gatazkaren konponbidearen alde daudenei bertara joateko gonbita egin die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea