Politika -

Tomas Madinaren atxiloketa

Ares: 'Zorionez, aro ilun hau atzean utzi dugu'

Guardia Zibilak Ares bera eta Patxi Lopez lehendakari ohia hil nahi omen izan zituen ETAko ustezko kidea atxilotu du.

Rodolfo Ares PSOEko Antolakuntza idazkaria. EiTB
Rodolfo Ares PSOEko Antolakuntza idazkaria. EiTB
Rodolfo Ares PSOEko Antolakuntza idazkaria. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkari eta Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailburu ohiaren esanetan, "zorionez" atzean geratu da "erakunde batek hilketak egiten zituen eta beste batzuek hori txalotu egiten zuten garaia".

Hitz horiekin, buruzagi sozialistak hizpide hartu du Tomas Madina ETAko ustezko kidearen atxiloketa. Patxi Lopez lehendakari ohiaren eta Ares beraren aurka atentatua egiteko asmoa omen zuen ETAko ustezko kidea da hori.

Hori horrela, atxiloketak "bi gauza" ekarri dizkiela gogora azaldu du Aresek: "Batetik, duela gutxi herrialde honetan helburu politiko batzuentzat oztopo zirenak hiltzen zituen erakunde bat izan dela; eta, bestetik, beste batzuek hori txalotu egiten zutela".

"Zorionez, aro ilun hori atzean utzi dugula ere ekarri digu gogora", gaineratu du.

Ares "harro" agertu da Patxi Lopezen Eusko Jaurlaritzako kide izan delako, "terrorismoaren basakeria iraganeko amesgaiztoa izaten lagundu" zuelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea