Politika -
Erabakitzeko eskubidearen alde
Giza kateak 'frustrazioa' eragingo du, Urquijoren iritziz
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ohartarazi du "ez dutela beren helburua lortuko", haren ustetan independentzia dena.
Erredakzioa
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duen ordezkariaren iritziz, biharko giza kateak porrot egingo du eta frustrazioa eragingo du antolatzaileengan eta parte-hartzaileengan. Halaber, ohartarazi du "ez dutela beren helburua lortuko", haren ustetan independentzia dena.
Indar Armatuen Eguna da gaur, eta Urquijo Gasteizen izan da, Aracako base militarrean hain zuzen ere. Biharko giza kateaz galdetuta, eufemismoak alde batera uzteko eta "gauzei beren izenez deitzeko" eskatu du.
Urquijoren esanetan, bihar erabakitzeko eskubidea baino, independentzia aldarrikatuko da giza katean, eta horren harira ondorengoa gogoratu du: "Hautsi ezin den batasuna da Konstituzioaren oinarria".
Hori dela eta, "ekimen horren helburuak, independentziak, porrot egingo du eta frustrazioa eragingo du antolatzaileengan eta parte-hartzaileegan".