Politika -

Abdikazioa

Lege Organikoaz arautuko du Gobernuak Juan Carlos I.a foruduna izatea

Edonola ere, Gobernuko presidenteordeak ez du lege martxan jartzeko epe zehatzik eman.

Gobernua erregearen aforamendua aztertzen ari da

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lege Organiko bidez arautuko du Espainiako Gobernuak Juan Carlos I.a foruduna izatea, egungo erregearen abdikazioaren ondoren, Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak ostiral honetan baieztatu duenez. Gorteek onartu beharko dute lege hori, baina Saez de Santamariak ez du horretarako epe zehatzik eman.

Ministroen Kontseiluaren ondoren emandako prentsaurrekoan, presidenteordeak esan du Gobernuak ''garrantzitsuena behar bezala garatuta'' duela, eta dagokion unean emango dutela lege horren edukiaren eta formaren berri.

Baieztatu egin duen gauza bakarra da Lege Organiko bidez arautuko dute Juan Carlos Borboikoaren estatus judiziala; hala, ez du argitu joan den apirilean Gobernuak iragarritako Botere Judizialaren Lege Organikoaren erreformarik ezberdina izango ote den. Erreforma horretan, besteak beste, erreginaren eta Asturiaseko printze-printzesen aforamendua jorratuko dute.

Edonola ere, Soraya Saez de Santamariak azpimarratu du foruduna izateak ez duela zerikusirik erregearen bortxaezintasunarekin, azken hori Konstituzioan jasota baitago.

''Bortxaezina izateari uzten dio, etorkizunari begira; baina horrek ez du esan nahi aurretiko ekintzen erantzukizuna berreskuratzea'', argitu du.

Hitzez bozkatuko beharko dute diputatuek

Diputatuen Kongresuak abdikazioaren legea bozkatuko du hilaren 11n, eta, gaur jakin denez, diputatu bakoitzak hitzez bozkatu beharko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Non dago errege emeritua?