Politika -

Justizia unibertsala

Auzitegi Nazionalak Couso kasuarekin jarraitzeko baimendu du Pedraz

Magistratuek Fiskaltzak Pedrazi kasua ixteko eskatuz aurkeztutako helegitea baztertu dute.

2003an hil zen Couso Bagdaden, Estatu Batuetako tropak hirira sartzean.
2003an hil zen Couso Bagdaden, Estatu Batuetako tropak hirira sartzean.
2003an hil zen Couso Bagdaden, Estatu Batuetako tropak hirira sartzean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko zigor-arloko salak Santiago Pedraz epaileari babesa eman dio, Jose Couso kamerariaren heriotza ikertzen jarrai dezan. Couso 2003an hil zen Iraken, Ameriketako Estatu Batuetako tropak Bagdadera sartu zirenean.

Bileran zeuden hamasei magistratuek Fiskaltzak aurkeztutako helegitea baztertu dute. Bertan, Pedrazi kasua ixteko eta Auzitegi Nazionalari artxibatzeko eskatzen zuen.

Martxoaren 17an, Pedrazek kasua artxibatzeari uko egin zion, Diputatuen Kongresuak jurisdikzio unibertsala murriztea onartu izana Genevako Laugarren Hitzarmenaren aurka doala iritzita. Azken horrek gatazka armatuetan pertsonen eta babestutako ondasunen aurka egindako delituak jarraitzea derrigortzen du.

Araudi berriaren arabera, Espainiako auzitegiek hiru kasutan soilik azter ditzakete jurisdikzio unibertsaleko kasuak: ikertuek nazionalitate espainiarra dutenean, Espainian bizi direnean edo delitua Espainian egin zela esateko susmoak daudenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Justizia Unibertsala Espainia bideoak Epaiketak Madril albisteak gaur Kazetaritza albisteak Giza hilketak Zer gertatzen ari da Iraken?