Politika -
Estrategia politikoa
Ahal Duguk ekainean aukeratuko du asanblada prestatzeko lantaldea
25 laguneko zerrenda itxia izango da, eta ondoren bozketan berretsiko dute. Udazkeneko ''asanblada handia'' prestatzea izango da horren eginkizuna.
Erredakzioa
Podemos-Ahal Dugu alderdiak 25 laguneko zerrenda itxia aukeratuko du ekainaren 12an eta 13an. Lantalde hori bozketa bidez berretsiko dute eta, baiezkoa lortzen baldin badu, udazkeneko ''asanblada handia'' prestatzea izango du eginkizun, Pablo Iglesias alderdiko buruak ostegun honetan prentsaurrekoan azaldu duenez. Udazkeneko hitzordu horretan zehaztuko du Ahal Duguk bere estrategia politikoa.
Pablo Iglesiak berak 25 laguneko zerrenda aurkeztuko du, Estatu osoko ''konfiantzazko'' jendea bilduta. Besteak beste, Luis Alegria alderdiko bozeramailea izango da zerrenda horretan.
Edonola ere, Iglesiasek bestelako zerrenda eta taldeak aurkeztera deitu ditu ''zirkulu'' guztiak, berak aurkeztuko duenarekin lehian aritzeko.
Lantaldea
Oraingoz lantalde hori aukeratzea du alderdiak jomuga, baina ''zuzendaritza' deitzea baztertuta. Talde barruan eginkizunak argí banatzeko asmoa dute, baina herritarren iritzietara makurtuta, Iglesiasek aurreratu duenez.
Litekeena da ekainaren 14an aurkeztea taldea hori, Madrilgo Unibertsitate Konplutensean.
Itunak
Alderdiak ez du oraingoz gainerako alderdiekiko negoziazioen inguruan ezer aurreratu nahi izan, Iglesiasen hitzetan irtenbidea ez baita sigla batzea.
Gure Esku Dago
Prentsaurreko horretan, Pablo Iglesiasek berretsi egin du Ahal Dugu alderdiaren babesa erabakitzeko eskubideari. Eskubide horrek ez du bakarrik zerikusia Kataluniako galdeketarekin, baita herritarrek Estatu egitura erabakitzeko eskubidearekin ere, alderdiko buruak esan duenez.
''Espainiarra naiz, eta katalaneko eta euskaldunekin herri bat eraiki nahiko nuke: baina ni ez naiz nor esateko zer bozkatu behar duten herritarrek'', azaldu du.
Hala azaldu du Gure Esku Dago ekimenari Ahal dugu alderdiak erakutsita babesa, eta esan du ekainaren 8ko katearen atzea ez dagoela ''alderdi konkretu bat'', gehiengo soziala baino.
Atseden mediotikoa
Bestalde, Ahal Dugu alderdiko buruak esan du ''atseden mediatikoa'' hartzeko asmoa duela orain, Bruselako jardunari egiteko.