Politika -
Kartzela-politika
Sortuko buruzagiek Uribetxebarria bisitatu dute haren etxean
Bisita honekin, Sortuk "Uribetxebarriarekiko zein gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoekiko PPren Gobernuak mantentzen duen politika ankerra salatu nahi du".
Erredakzioa
Sorturen ordezkaritza batek, Hasier Arraiz presidentea buru zuela, Josu Uribetxebarria ETAko presoa bisitatu du ostegun honetan, Arrasateko (Gipuzkoa) haren etxean, bertan giltzaperatuta dagoelako.
Sortuk bere web orrialdean jakitera eman duenez, Uribetxebarriaren etxera joan dira, Arrasaten (Gipuzkoa) alderdi horretako Batzorde Nazionaleko kideak: Hasier Arraiz, Rufi Etxebarria, Pernando Barrena eta Iosu Lizarralde.
Uribetxebarria, besteak beste, Jose Antonio Ortega Lara kartzelako funtzionarioa bahitzeagatik zigortu zuten, 2012an irten zen kartzelatik zuen minbiziaren ondorioz, baina Auzitegi Nazionalak duela gutxi prozedura berri bat ireki dio, Antonio Ramoz guardia zibilaren hilketan (duela 28 urte) parte hartzea leporatuta.
Presoak apirilaren 3an egin zuen agerraldia Ismael Moreno epailearen aurrean, Bergarako epaitegitik bideokonferentzia bidez, horren ostean, epaileak baldintzarik gabeko eta giltzaperatutako kartzelaldia agindu zuen.
Bisita honekin, Sortuk "Uribetxebarriarekiko zein gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoekiko PPren Gobernuak mantentzen duen politika ankerra salatu nahi du".
Duela egun bat, Inazio Azkarragaurizar Arrasateko alkateak (Bildu) gaixotasun larriak edota sendaezinak dituzten presoak aske uztea eskatu zuen.