Politika -

Erabakitzeko eskubidea

Aurpegi ezagunak izango dira igande honetan giza katean

Durango eta Iruñea lotzen dituzten 123 kilometroetan zehar, arlo desberdinetako profesionalak bilduko dira erabakitzeko eskubidearen alde.

50.000 pertsona inguruk parte hartuko dute igandean giza katean. EITB
50.000 pertsona inguruk parte hartuko dute igandean giza katean. EITB
Jende ezagun ugari, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko ekitaldian

1:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Esku Dago dinamikak igande honetarako antolatu duen giza katean, 50.000 pertsona inguru bilduko dira, erabakitzeko eskubidearen alde. Tartean, hainbat aurpegi ezagun izango dira. Antolatzaileen arabera, hauexek izango dira parte-hartzaileetako batzuk:

Xabier Euzkitze (kazetaria): 43. km, Urretxu

Jose Luis Uriz (PSC): 123. km, Iruñea

Anjel Alkain (aktorea): 58. km, Beasain

Kirmen Uribe (idazlea): 123. km, Iruñea

Andoni Ortuzar (politikaria): 64. km, Ataun

Pirritx, Porrotx, Marimotots (pailazoak): 57. km, Beasain

Onintza Enbeita (bertsolaria): 6. km, Abadiño

Pello Urizar (politikaria): 22. km, Arrasate

Joseba Egibar (politikaria): 64. km, Ataun

Pello Reparaz (Vendetta taldeko abeslaria): 80. km, Arbizu

Gemma Zabaleta (politikaria): 22. km, Arrasate

Beñat Gaztelumendi (bertsolaria): 96. km, Arakil

Maddalen Iriarte (kazetaria): 1. km, Durango

Garbiñe Espejo (CCOO exekutibako kidea): 4. km, Abadiño

Amets Arzallus (bertsolaria): 111. km, Itza

Adolfo Muñoz (ELAko idazkari nagusia): 78. km, Arbizu

Amaia Muñoa (ELAko kidea): 76. km, Ataun

Pantxoa Karrere (abeslaria): 111. km, Itza

Maider Antza (abeslaria): 102. km, Arakil

Andoni Aizpuru (kazetaria): 5. km, Abadiño

Gontzal Mendibil (abeslaria): 84. km, Arbizu

Xabier Usabiaga (kazetaria): 58. km, Beasain

Markel Olano (politikaria): 67. km, Ataun

Ekaitz Saralegi (pilotaria): 60. km, Lazkao

Iker Galartza (aktorea): 57. km, Beasain

Aiora Renteria (Zea Mays): 15. km, Elorrio

Rafa Rueda (abeslaria): 15. km, Elorrio

Hasier Arraiz (politikaria): 83. km, Etxarri Aranatz

Txutxi Ariznabarreta (Independentistak sarea): 41. km, Legazpi

Txaro Arteaga (Emakunde): 84. km. Arbizu

Xabier Mikel Errekondo (politikaria): 99. km, Arakil

Juanba Berasategi (zinegilea): 87. km, Lakuntza

Amaia Izko (politikaria): 123. km, Iruñea

Marian Beitialarrangoitia: (politikaria): 101. km, Arakil

Dani Maeztu (politikaria): 5. km, Abadiño

Juan Karlos Izagirre (Donostiako alkatea): 92. km

Sabino Cuadra (politikaria): 123. km, Iruñea

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gure Esku bideoak