Politika -

Egunkariaren auzia

Egunkaria auziak egindako kaltea nola konponduko den galdetu du Bilduk

Julen Arzuaga parlamentariak Donostiako epaitegiak 'Euskaldunon egunkariaren auzi' ekonomikoa artxibatu duela jakin ostean burutu du galdera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julen Arzuagak EH Bilduko parlamentariak Egunkaria kasua itxi ostean sortutako galerak Espainiako estatuak nola 'konponduko' dituen galdetu du Eusko Jaurlaritzan bildutako medioei egindako adierazpenetan. Auzi honengatik itxi zuten Egunkaria 2003an.

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak artxibatu egin du Euskaldunon egunkariaren auzi ekonomikoa, zortzi auzipetuei leporatutako delituak preskribatu egin duelako.

EH Bilduko parlamentariak 'elkartasuna' adierazi die kasu honek eragindako pertsonekin. Gainera, erabaki judizial honek 'inolako deliturik ez zegoela' erakusten duela adierazi du.

Markel Olanok helegiterik ez aurkezteko eskatu dio Fiskaltzari

Markel Olanok, bestalde, helegiterik ez aurkezteko eskatu dio Fiskaltzari eta “hasieratik zentzurik izan ez duen amesgaizto” honekin ahalik eta lasterren amaitzeko.

“Hamaika urteren ondoren, Egunkaria auzia amaitzear dago”, gogoratu du Olanok. Auzipetuak eta “haiek jasandako sufrimendua” ere aipatu ditu  eta elkartasuna adierazi die auzipetuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea