Politika -

'Egunkaria' auzia

'Egunkaria'ren auzi ekonomikoa artxibatzea erabaki du epaileak

Epaileen arabera, ustezko delituak preskribatuta daude, eta, ondorioz, auzia ixtea erabaki dute.

Epaileak artxibatu egin du Egunkariaren auzi ekonomikoa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak artxibatu egin du Euskaldunon egunkariaren auzi ekonomikoa, zortzi auzipetuei leporatutako delituak preskribatu egin duelako.

Auzitegi Gorenak 2010eko apirilean Euskaldunon egunkariko bost zuzendari ETAko kide izatea egotzita epaitu eta errugabe jo ostean hartu zuen auzitegi honek 'Egunkaria auzia'. Auzi honegatik itxi zuten Euskaldunon Egunkaria.

Bost eguneko epea du orain Fiskaltzak ebazpen horren aurrean helegitea jartzeko.Delitu ekonomikoa leporatura, fiskalak 9 eta 18 urte bitarteko kartzela-zigorra eta 221 milioi euroko isuna eskatu zuen 8 auzipetuentzat: Joxemari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu, Begoña Zubeltzu, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Txema Auzmendi. Euskadi Irratian, Iñaki Uria (zigor eskaera handiena zuen auzipetua) pozik azaldu da albistearen lehen balorazioa egin duenean, baina 11 urte hauetan sufrikarioa pasatu dutela azpimarratu du. Auzitegiak auzia ixtea erabaki du, defentsak eskatu bezala, eta fiskalak errekurtsoa jartzeko aukera du oraindik, baina Uriaren ustez, ez du egingo, eta, eginda ere, ibilbide motza izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea