Politika -

Kongresuan eta Senatuan

Amaiurrek ez du parte hartuko abdikazioaren legearen bozketan

Diputatuen Kongresuak ekainaren 11n onartuko du lege-proiektua eta hurrengo astean eztabaidatuko da Senatuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregearen abdikazioa arautzeko legearen eztabaidan parte hartuko du Amaiurrek, baina ez proiektu horren bozketan, Jon Iñarritu Amaiurreko diputatuak aurreratu duenez. Iñarrituk adierazi duenez, ez dute bere buru espainiar herritartzat, eta, ondorioz, ez dute parte hartuko Euskal Herriarekin lotura ez duten bozketetan.

Iñarrituk euskal gizartearen erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du, eta Juan Carlos erregearen abdikazioa ''Estatuari arnas emateko saiakera'' dela esan du, horren bidez ''diktadurak berriz ezarritako estatu buruzagitzaren eredu zaharkituari eusteko''.

Diputatuen Kongresuak ekainaren 11n onartuko du lege-proiektua. PPk, PSOEk, UPyDk, Foro Asturiasek eta UPNk dagoeneko baieztatu dute aldeko botoa emango dutela. Izquierda Pluralek, ERCk, Nueva Canariasek eta BNGk, berriz, kontra bozkatuko dutela esan dute. EAJ abstenitu egingo da.

Kongresuan onartu ostean, Senatura igorriko dute testua. Oraindik ez dute data zehatzik jarri, baina asmoa da ekainaren 17an egitea eztabaida eta bozketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amaiur