Politika -

Epsiloni emandako laguntzak

Berjonek Epsilonen 'arazoaren' kudeaketa 'bikaina' defendatu du

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen presidente ohiak agerraldia egin behar izan du Legebiltzarrean. Jaurlaritzak 16,3 milioi euro ordaindu behar izan zituen Epsilonek izandako zorra bategatik.

Epsilonek garatutako autoa. Irudia: EiTB
Epsilonek garatutako autoa. Irudia: EiTB
Epsilonek garatutako autoa. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Jose Berjon Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen presidente ohiak esan duenez, bere agintaldian Epsilon enpresaren porrotak eragindako "arazoaren" kudeaketa "ia bikaina" egin zuten; Jaurlaritzak 16,3 milioi euro ordaindu behar izan zituen Epsilonek ordaindu ez zuen kreditu bat dela eta.

Berjonek agerraldia egin du gaur, asteartea, Eusko Jaurlaritzako ikerketa batzordeak deituta, balizko erantzukizunak argitzeko, Epsilonek (porrot egin zuen Arabako Parke Teknologikoko enpresa proiektua) jasotako 50 milioi eurotik gorako diru-laguntzak direla eta.

Euskadiko Parke Teknologikoen arduradun ohiak euskal erakundeek, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren garaian, egindako kolaborazio polemikoetarikoa izan du hizpide. Berjon PSE-EEren Gobernuaren garaian izan zen presidente (2009-2013). Arabako Parkeak Epsilonek, 16 milioi euroko kreditu baten bidez, erositako instalazioak erosteko konpromisoa hartu zuen Kutxa eta Vital Kutxarekin.

Enpresak porrot egin ostean, akordio horrek behartuta, Jaurlaritzak enpresak ordaindu ez zuen kreditua ordaindu behar izan zuen, eta eraikinaren jabe gin zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea