Politika -
Erregearen abdikazioa
Abdikazioa, Twitterren errege
El Pais, El Mundo, La Razón, ABC, El Periodico de Cataluña eta La Vanguardia egunkariek, besteak beste, edizio bereziak iragarri dituzte.
Erredakzioa
Juan Carlos I.a Espainiako erregearen abdikazioa 'Trending Topic' bihurtu da Twitter sare sozialean, mundu osoan, hainbat traolarekin.
Gaztelaniaz, arrakastatsuena #ElReyAbdica izan da, baina "Felipe VI", #IIIRepublica, #AporLaTerceraRepublica eta #VivaElRey ere erabilien artean daude.
Euskaraz ere joera nagusiek gai honekin lotura izan dute. Umap-en arabera, #EuskalErrepublika, #abdikazioa eta #errepublika izan dira euskal txiolarien artean erabilienak.
Errege Etxearen Twitter profilak (@CasaReal) 10:39ean iragarri du abdikazioa, eta mezu horo 21.256 aldiz 'bertxiokatu' dute erabiltzaileek ordubetean.
Egunkariek edizio bereziak atera dituzte
El Pais, El Mundo, La Razón, ABC, El Periodico de Cataluña eta La Vanguardia egunkariek, besteak beste, edizio bereziak iragarri dituzte, Juan Carlos erregearen abdikazioaren ostean.
El Paisek webgunean jakitera eman duenez, 64 orrialdeko edizio berezia aterako du, eta arratsalde honetan bertan izan da erosteko moduan, Espainiako hiriburu nagusitan. Iragarpenari, orain irekitzen den prozesuaren gakoak eta erregearen analisia jasotzen ditu, besteak beste.
El Mundok 16:00etatik aurrera, 64 orrialdeko informazio eta analisiak argitaratu ditu, nazioarteko erreakzioez gain.
ABCk 15:00etan atera du bere edizioa, Juan Carlosen 39 urteko erregetzari eta Felipe buruz.
La Razonek 45 orrialdeko arratsaldeko edizio berezia atera du.
Bai La Vanguardiak baita El Periodico de Cataluñak ere Bartzelonako kioskoetan atera dituzte edizio bereziak.