Politika -
Esaldi zelebreak
Juan Carlos I.a erregearen esaldiak
Monarka izandako denboran, erregeak egindako hainbat adierazpenek polemika sortu dute.
A.A./I.R.
"Sofi, hartu!". 1961eko irailaren 12an, Suitzan, Juan Carlosek pakete bat bota zion airean Sofia printzesa greziarrari. Paketean ezkon-hitzeko eraztuna zegoen.
"Harrotasunez eta poztasun handiz betetzen nau ...". Gabonetako diskurtso guztiak hasteko erabili duen esaldia.
"Koroak, Aberriaren iraunkortasunaren eta osotasunaren ikurrak, ezin ditu prozesu demokratikoa indar bidez eteteko ekintzak edo pertsonen jarrerak onartu". Estatu-kolpe saiakeraren ostean.
"Ez zaio aberriari laguntzen ekintza buruarinekin eta irtenbide gabekoekin". Otsailaren 23ko estatu-kolpe saiakeraren osteko lehenengo diskurtso ofizialean.
"PSOE beharrezko esperientzia izan da". 1992ko apirilaren 11n, Felipe Gonzalezen gobernu sozialisten harira.
"Oso zaila da errealitatea jasatea iraganeko edozein garai hobea izan zela uste dutenentzat". Diktadurak jarraitzea nahi zutenen harira.
"Gurea inoiz ez da inposatutako hizkuntza izan, elkargunekoa baizik; inor ez da behartu gaztelaniaz hitz egitera: herriak izan dira askatasun osoz bere egin dutenak". 2001eko Cervantes sarietan.
"Ni Espainiako erregea naiz, ez Belgikakoa". Belgikako erregeak 36 orduz abdikatu zuen abortuaren legea ez sinatzeko. Hala, antzeko zerbait egiteko eskatu zioten 2005eko maiatzaren 12an.
"Kopa hau altxatzen dut topa egiteko... Baina gainerakoek koparik ez baduzue...". 2005eko urriaren 14an, Salamancan, Iberoamerikako Goi-bileran.
"Lanak ematen jarraituko dut gorputzak erantzuten didan bitartean". 2005eko azaroaren 22an, Espainiako errege izendatu zuteneko 30. urteurrenean.
"Zergatik ez zara isiltzen?". 2007ko azaroaren 10ean, Hugo Chavez Venezuelako presidenteari esan zion, horrek Aznar presidente ohiari faxista deitu eta Zapateroren hitzaldia eten eta gero.
"Buruan eman behar zaie, eta borrokatu, horiekin bukatu arte". ETAren harira, 2009ko abuztuaren 1ean, Mallorcan oporretan zegoela.
"Kazetariek pinu bat iltzatu nahi didazue sabelean". Kazetariei zuzenduta 2011n, horiek belauneko operazioari buruz galdetu ondoren.
"Denok gara berdinak legearen aurrean". 2011ko Gabonetako diskurtsoan.
"Asko sentitzen dut. Gaizki egin dut, eta ez da berriro gertatuko". Botswanan ehizan zebilela aldaka apurtu eta ebakuntza egitera itzuli eta gero. Bost egun eman zituen ospitalean.
"Intolerantzia praktikatzen dutenen aurrean, demokraziarekiko fedea eta Euskal Herriarekiko konfiantza erakutsi nahi ditut". 1981ean Gernikan, Herri Batasunak haren diskurtsoa eten ondoren.
"Laster lanak ematen jarraituko dut berriro ere". Azken operazioaren ostean, 2013ko apirilean egindako agerraldi batean.