Politika -
Krisia PSOE-n
'Galdeketak eta hauteskunde primarioek demokrazia hobetzen dute'
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruzagiak uztailean egingo den Kongresuko araudia aurkeztuko dio zuzendaritzari astelehenean. Lehen aldiz, militanteek aukeratuko dute idazkari nagusia.
Erredakzioa
"Militante bat, boto bat" formula erabilita PSOEko militanteek alderdiko idazkari nagusia aukeratzea, eta Espainiako presidentetzarako PSOEeren hautagaia aukeratzeko hauteskunde primarioak egitea babestu du Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak.
Rubalcabak iruzkin bat idatzi du Facebookeko bere orrian, eta kargua utziko duela iragarri ostean jaso dituen babes mezuak eskertu ditu. Uztailaren 19an eta 20an ezohiko kongresua egingo dute sozialistek eta bertatik aterako da idazkari nagusi berria.
Maiatzaren 25eko Europako hauteskundeetan sozialistek jasandako "porrot gogorra" onartu du, eta emaitza horrekin lotu du ezohiko kongresua deitzea.
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruzagiak uztailean egingo den Kongresuko araudia aurkeztuko dio zuzendaritzari astelehenean. Lehen aldiz, militanteek aukeratuko dute idazkari nagusia.
Rubalcabak adierazi duenez, uztaileko kongresutik aterako den zuzendaritzak deituko ditu hauteskunde primarioak Espainiako presidentetzarako PSOEren hautagaia aukeratzeko.