Politika -
Krisi sozialista
Gaztela eta Leongo PSOEren zuzendaritzaren erdiak dimisioa aurkeztu du
PSCyLko zuzendaritzaren 44 kideetatik 25ek "ezustean" dimisioa aurkeztu dute, Julian Simon Antolakuntza idazkariak jakitera eman duenez.
Erredakzioa
Gaztela eta Leongo PSOEren zuzendaritzako kideen erdiak dimisioa aurkeztu du ostiral honetan, alderdiko batzar bat bukatu baino minutu batzuk lehenago.
PSCyLko zuzendaritzaren 44 kideetatik 25ek "ezustean" dimisioa aurkeztu dute, Julian Simon Antolakuntza idazkariak jakitera eman duenez. Simonek azaldu duenez, batzorde kudeatzaile bat izendatu beharko da orain.
Ez-ohiko batzarra
Julio Villarrubia PSCyLko idazkari nagusiak ez-ohiko batzarra deitzearen kontra azaldu da eta horrek eragin ditu dimisioak, Oscar Soto batzordeko kideak azaldu duenez,
''Aurrerapauso bat eman beharra zegoen'', adierazi du
Julio Villarrubiak Oscar Lopezi leporatu dio erantzukizuna
Bestalde, Villarubiak ''leilatasun falta'' egotzi dio Oscar López alderdiko Antolaketa idazkariari. Prentsaurrekoan esan duenez, Lopezen egitasmoa izan da dimisioen sinadurak biltzea.
''Ezohikoa, lotsagarria, neurriz kanpokoa eta eskandalua da'', gaineratu du.
Villarrubiaren hitzetan, Lopezek ez ditu Europako hauteskundeen emaitzak ulertu.