Politika -

Bake prozesua

Blokeoari aurre egiteko akordioa eskatu du Fernando Buesa Fundazioak

Fundazioaren hitzetan, ETAk "duela 30 hilabete terrorismoaren amaiera iragarri zuenetik oso gauza gutxi mugitu dira". Gainera, Espainiako Gobernua "'Langraiz bidea' isiltzen" ari dela salatu du.

Fernando Buesari eta Jorge Diezi omenaldia. Artxiboko irudia: EiTB
Fernando Buesari eta Jorge Diezi omenaldia. Artxiboko irudia: EiTB
Fernando Buesari eta Jorge Diezi omenaldia. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Buesa Fundazioak erakundeei eta alderdiei elkarrizketa eta akordioak eskatu dizkie, bake prozesuak bizi duen "blokeoari eta geldialdiari" aurre egiteko. ETAk behin betiko ekintza armatuak laga zituenetik bi urte eta erdi pasa dira dagoeneko, Fundazioak gogorarazi duenez.

Fernando Buesa Fundazioak bere webgunean azaldu duenez, "ETAk duela 30 hilabete terrorismoaren amaiera iragarri zuen". Poliziak ETA garaitu zuela goraipatu du. Bestalde, erakunde armatuak aurrera jarraitzen baldin bazuen "politika egiterik izango" ez zuela ohartu zen Sortu.

ETAren "porrotak lasaitu ederra ekarri du Euskadira, eta mehatxatuen bizitza nabarmen hobetu du", Fundazioak azpimarratu duenez. Hala ere, harrezkero "oso gauza gutxi mugitu" direla nabarmendu du, ETAk desegiteari uko egiten diolako eta Sortuk erakundeetan "botere handia" lortu, baina "autokritika" egiten ez duelako.

'Langraiz bidea', EPPK eta Bake Plana

Gainera, Espainiako Gobernua "'Langraiz bideko' kideak isiltzen" ari dela salatu du Fundazioak. Presoak birgizarteratzeko bide hori sustatu zuen Exekutibo sozialistak. ETArekin harremanak hautsi, biktimei barkamena eskatu eta Justiziari laguntzen dioten presoak birgizarteratzeko bidea da. Fundazioaren esanetan, "etorkizunean jarraitu beharreko eredua hori da".

Espetxeetako legedia onartzen duela dio EPPK presoen kolektiboak, baina ez da norabide horretan mugitzen, Fundazioak salatu duenez. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Planak ez du "ETA behin betiko desagertzeko eta elkarbizitza eraikitzeko bidea adostu", kritikatu du.

Biktimen ahotan, "Eusko Legebiltzarrean desadostasunak nabariak dira" eta "Batasunak ez du 'zoru etikoa' onartu nahi". Horrek Iragan legealdian lortutako "akordioak hausten" dituela gaineratu du Fundazioak. Orduan ezker abertzaleak ez zuen ordezkaritzarik Gasteizko Ganberan, horregatik "Sortuk ez du autokritika egiteko beharrik sentitzen orain", Fundazioaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea