Politika -

Aldaketak PSOE-n

PSOEren buruzagitzagatik 'lehiatzea' baztertu du Patxi Lopezek

PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, lehiatzeko baino laguntzeko ikusten du bere burua.

Patxi Lopezek ez du argitu PSOEko idazkari nagusi izateko hautagai izango den ala ez. Argazkia: EiTB
Patxi Lopezek ez du argitu PSOEko idazkari nagusi izateko hautagai izango den ala ez. Argazkia: EiTB
Patxi Lopez ez da PSOEren idazkari berria izateko lehian sartuko

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, "lehiatzeko baino laguntzeko ikusten du bere burua" PSOEren zuzendaritza berritzeko auzian. Dena den, ez du argitu PSOEko idazkari nagusi izateko bere hautagaitza aurkeztuko duen ala ez.

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak ezohiko kongresua deituko du uztailerako, eta, iragarri duenez, ez da berrautaketara aurkeztuko.

PSOEren zuzendaritza berritzeko sortu den eztabaida hizpide izan du Lopezek Eusko Legebiltzarreko pasilloetan. Rubalcaba ordezkatzeko hautagaiak egotea "ongi' iruditzen zaiola azpimarratu du, izan ere, "horrek alderdia bizirik dagoela eta garai zailetan alderdiaren gidaritza hartzeko prest dagoen jendea dagoela esan nahi du".

Pisu politiko handiko eta proiekzio handiko pertsonak aurkeztea "ongi" iruditzen zaiola adierazi du, baina ez du izenik eman nahi izan.

PSOEko zuzendaritza militanteek zuzenean hautatzeko aukeraz galdetuta, PSOEk bere arauak dituela eta ezer egin aurretik arauak aldatu beharko direla nabarmendu du. Are gehiago, hautaketa egiteko prozesua begi onez ikusten du.

"EAEn horrela egingo dugu estatutoetan horrela jasota dagoelako", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea