Politika -

Polemika Sestaon (Bizkaia)

Bergararen adierazpenak gaitzetsi ditu EAJk, baina barkamena onartu du

Sestaoko alkatearen hitzak "desegokiak eta EAJren ideologiaren eta aniztasun baloreen aurkakoak dira", azaldu du Bizkai Buru Batzarrak adierazpen batean.

Josu Bergara Sestaoko alkatea. Artxiboko irudia: EFE
Josu Bergara Sestaoko alkatea. Artxiboko irudia: EFE
Josu Bergara Sestaoko alkatea. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Bergara Sestaoko alkatearen adierazpenak gaitzetsi ditu gaur Bizkai Buru Batzarrak (EAJ) adierazpen publiko batean. Alderdiko baloreen kontrako hitzak direla uste dute jeltzaleek. Hala ere, alkatearen barkamena eta azalpenak onartu dituzte.

Alkatearen hitzak "desegokiak eta EAJren ideologiaren eta aniztasun baloreen aurkakoak dira", azaldu du Bizkai Buru Batzarrak (BBB) adierazpen batean.

Bergararen barkamenak eta azalpenak onartu ditu BBBk. Adierazpenen "jomuga bakarra" Sestaora joan diren "gaizkileak" direla azaldu du Bizkaiko EAJren zuzendaritzak.

"Hanka-sartze larri eta gaitzesgarria"

Etorkinek eta Sestaoko bizilagunek alkatearekiko azaldu duten "ulerkortasuna eskertu" du EAJk, Bergararen "ibilbide politikoa ezin dutelako hanka-sartze larri eta gaitzesgarri batengatik zigortu, berak hori onartu baitu kemen handia azalduz".

Immigrazioa eta delinkuentzia "argi" berezi behar direla uste du BBBk, gaizkileek "arrazarik eta kolorerik" ez dutelako. "Sestaon delinkuentziarekin arazo larria dago, herritar gehienen elkarbizitzari eragiten dio horrek, eta gure betebeharra Sestao baketsu eta seguru bat eraikitzea da", erantsi du Bizkaiko EAJk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Sestao albisteak