Politika -

Polemika

Bergara: 'Sestao ez da arrazista, baina gaizkileekin nazkatuta gaude'

Sestaoko alkatearen adierazpenak gaitzetsi ditu Bizkai Buru Batzarrak. Hala ere, alkatearen barkamena eta azalpenak onartu ditu EAJk.

Josu Bergara Sestaoko alkatea, atzo. Argazkia: EiTB
Josu Bergara Sestaoko alkatea, atzo. Argazkia: EiTB
Josu Bergarak barkamena eskatu die etorkinen elkarteei

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Bergara Sestaoko alkateak etorkinen hanbat elkarteri adierazi die Sestao ez dela “herri arrazista” baina "gogaituta" daudela “delinkuentza jasteaz”.

Bergara Sestaoko alkatea etorkinen kolektiboarekin bildu da gaur, azken egunotako polemikaren ondoren. Besteak beste, Ijitoen Idazkaritza, Asocolvas, Caritas, Bizkaiko Bolikostar elkartea eta Nevipen hartu ditu gaur goizean.SOS Arrazakeriak Bergararen kontrako salaketa jarri du, etorkinak ez erroldatzea egotzita. Bergarak duela urtebete inguru higiezinen alorreko zenbait enpresatako arduradunekin izandako bilera batean egindako adierazpenok piztu dute polemika: "Kaka guztia Sestaora? Ez, ez, kaka ez da gehiago Sestaora etorriko, nik botako dut bestela; nik botako dut. Ni arduratuko naiz botatzeaz, ostiaka noski, baina bota egingo ditut". Gaur, 11:30ean bildu da etorkinen kolektiboarekin.

Atzo prentsaren aurrean agerraldia eskaini zuen Bergarak. Bere hitzak egokiak ez zirela izan aitortu bai, baina dimisiorik ez duela aurkeztuko esan zuen. Barkamena eskatu zuen arren, adierazpen horiek manipulatu egin dituztela adierazi zuen, eta horiek esan zituenean etorkinei buruz barik gaizkileei buruz ari zela azaldu zuen.

Bileran, Bergarak barkamena eskatu die etorkinen elkarteei, bere hitz “desegoki eta kritikagarriengatik”.

Hala ere, Sos Arrazakeriak zabaldutako grabazioa “zatituta eta manipulatuta” dagoela nabarmendu du. Bere hitzetan, ‘kaka’ hitza erabiltzean gaizkileei buruz ari zen, eta ez etorkinen inguruan.

Baimenik gabe egindako grabazio hori Sestaoko zenbait higiezinekin orain urtebete egindako bilera batean lortu zutela azaldu du. Bilera horretan, patera etxebizitzen inguruan Sestaon dauden arazoaz mintzatu behar ziren.

Berriro ere, “kaka hitza” erabili zuenean, herrian delituak egiten dituzten “gaizkileei” buruz ari zela berretsi du. Sestaora, Bizkaira eta Euskadira “etorkizun hobe baten bila” datozen pertsona guztiei bere babesa adierazi die Sestaoko alkateak.

Dena dela, Sestaok pairatzen dituen arazo sozialak eta langabezia datu txarrei aurre egiteko, erakundeei laguntza eskatu die.

Etorkinen erantzuna

Bestalde, Sestaoko kolonbiarren ordezkariak, Alberto Galindok, onartu egin du alkatearen barkamena, eta Bergararen hitzak "testuingurutik kanpo" zabaldu dituztela salatu du.

Alkatearekin zortzi urtez lan egin dutela gogoratu du, eta "pertsona, funtzionario eta politikari" moduan ondo ezagutzen dutela azpimarratu du. "Etorkinak eta elkarteak lagndu izan ditu beti. Ondoan izan dugu beti", gaineratu du.

Bestalde, David Esso nigeriarrak adierazi du inmigrante beltzek arazoak izan dituztela Sestaon erroldatzeko, eta alkateari legea betetzeko eskatu dio.

Alkatearen azalpenak "eskasak", Ijitoen Idazkaritzaren ustez

Ijoen Idazkaritza Fundazioak "argi eta garbi eskastzat" hartu ditu Josu Bergara Sestaoko alkateak emandako azalpenak, immigranteei buruz egindako adierazpenengatik, eta erantzun "argi" bat eskatu du erakundeen, alderdien eta herritarren aldetik.

Fundazioaren ustez, Sestaoko alkateak egindako adierazpenak "arrazistak" eta "erabat onartezinak" dira. Barkamena gogoan hartu du, baina erakunde sozialekin egindako bileretan emandako azalpenak ez direla nahikoa nabarmendu du.

"Erantzun askoz ere argiagoa eskatzen dugu erakunde publikoen, alderdi politikoen eta gizartearen aldetik, arrazismoaren birusari jaten eman eta pertsonen ospea zikintzen duten hitzaldi hauen aurrean", adierazi du.

Bizkai Buru Batzar

Sestaoko alkatearen adierazpenak gaitzetsi ditu gaur Bizkai Buru Batzarrak (EAJ) adierazpen publiko batean. Alderdiko baloreen kontrako hitzak direla uste dute jeltzaleek. Hala ere, alkatearen barkamena eta azalpenak onartu dituzte.

Alkatearen hitzak "desegokiak eta EAJren ideologiaren eta aniztasun baloreen aurkakoak dira", azaldu du Bizkai Buru Batzarrak (BBB) adierazpen batean.

Higiezinen agentziek diote grabaketa manipulatuta dagoela

Bergararekin bildu ziren bi agentziek alkatea defendatu dute. Hala, Gran Via y ARD Asesores enpresek diote filtratutako zenbait grabaketa ez datozela bat Sos Racismok salatutako zintarekin.

Ohar batean, agentziek onartzen dute Bergararen hitzak ''zoritxarrekoak'' izan zirela, baina azpimarratu dute testuingurutik atera dituzte, hainbat grabaketa ez baitziren hitzordu horretan egin, empresa horien arabera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arrazismoa albisteak