Politika -

Ekitaldia Oñatin

Konstituzioa aldatu eta 'nazio-aniztasuna' onartzea eskatu du Urkulluk

Espainiar Estatua "nazio-aniztuna" dela onartu eta jasoko lukeen konstituzio baten alde agertu da gaur Iñigo Urkullu lehendakaria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiar Estatua "nazio-aniztuna" dela onartu eta jasoko lukeen konstituzio baten alde agertu da gaur Iñigo Urkullu lehendakaria, Oñatin inauguratu duten Soziologia Juridikoaren Biltzarrean.

Lehendakariarekin batera, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea, Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaile eta Administrazio Publikoko sailburua eta Ana Agirre Justizia sailburuordea izan dira, besteak beste.

Euskadiko eredu sozialaren "aldaketa" eta bilakaerak nahi eta nahi ez erregulazio juridikoa ekarri behar duela azpimarratu du Urkulluk.

Horrenbestez, Espainiako Konstituzioaren erreforma eskatu du, “Estatuaren nazio-aniztasuna onartu eta gizartearen eskaerari erantzuna emateko”. Izan ere, “arazo politiko bati” erantzuna emateko, “Euskadin oso barneratuta dagoen” eskaera dela berretsi du Urkulluk.

Lehendakariak esan du posible dela eta Konstituzioa aldatzea. Bien bitartean, “gatazkak bere horretan” jarraituko duela eta ez duela irtenbiderik izango adierazi du.

Lehendakariak 'Globala, eskualdekoa, tokikoa, erakundeak, harremanak eta sareak. Zuzenbide-soziologiaren iragana eta etorkizuna' biltzarra inauguratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea