Politika -

Prentsaurrekoa

EH Bilduk etxegabetzeen aurkako presioa handitzea eskatu du

Herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die. Lehendakariari, berriz, sentiberatasunik eza egotzi dio koalizioak.

Argazkia: EiTB.
Argazkia: EiTB.
Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk etxegabetzeen aurkako presioa handitzea eskatu die herritarrei; koalizioak, halaber, mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du, erakundeak bankuen interesen morroiak izan ez daitezen. Iñigo Urkullu lehendakariari "sentiberatasunik eza" egotzi dio EH Bilduk.

Joseba Permachek eta Rebeca Ubera ordezkariek prentsaurrekoa eman dute larunbatean, "pertsonen bizitza suntsitzeko finantza-erakundeek duten ankerkeria" salatzeko. Horrela gertatzen da etxetik kanporatzen dituztenean, koalizioak agiri batean adierazi duenez.

EH Bilduk emandako datuen arabera, 2014ko lehen hiruhilekoan 180 etxegabetze prozesu abiatu dituzte; hortaz, euren ustez, "beharrezkoa da mobilizatzea, egoera dramatiko horiei amaiera emateko".

Koalizioak Ertzaintzaren lana kritikatu du; bere ustez, bankuen ankerkeria exekutatzen du, besterik ez. Eusko Jaurlaritzak, EH Bilduren arabera, Alokabidek eta Bizigunek kudeatzen dituzten etxebizitzetatik, 68 familia atera zituzten; Urkullu, euren ustez, "desagertuta" dago egoera horren aurrean.

EH Bilduk gogorarazi du etxegabetzeen aurkako borroka bere jarduera politikaren lehentasunetako bat dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea