Politika -

Astelehenean

Baliteke Otegi kartzelatik hainbat ordu irtetea, amaren hiletarako

Asteazkenean baimen berezi batekin bisitatu zuen Otegik ama Mendaroko ospitalean. Larunbat honetan zendu da.

Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baliteke Arnaldo Otegi kartzelatik hainbat ordu irtetea, bere amaren hiletara joateko, astelehenean. Larunbat honetan zendu da ezker abertzalearen buruzagiaren ama. Efe albiste agentziari Sorturen iturriek baieztatu diotenez. Asteazkenean, kartzelatik ateratzeko baimen berezi batekin bisitatu zuen Otegik bere ama, Mendaroko ospitalean. Gaixotasun larri batek jota zegoen ospitaleratuta.

Otegi Logroñoko kartzelatik Arabako Zaballara eraman zuten. Bateragune auziarengatik dago preso. Ertzaintzak ospitaleraino lagundu zuen, eta gero berriro eraman zuten kartzelara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea