Politika -
Carrascoren ostean
PPko zinegotzi bati 'hurrengoa' izango zela esateagatik atxilotu dute
Calahorrako (Errioxa) Epaitegiak urruntzeko agindua ezarri dio gizon bati, PPko zinegotzi bati mehatxu egiteagatik.
Erredakzioa
Calahorrako (Errioxa) Epaitegiak urruntzeko agindua ezarri dio gizon bati, Arnedoko PPko zinegotzi bati mehatxu egiteagatik "hurrengoa" izango zela esateagatik, Isabel Carrasco Leongo Diputazioko presidentearen hilketaren harira.
Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzak azaldu duenez, adineko gizonezko bat atxilotu dute arratsaldean, erakunde publiko bateko zinegotziak jasotako mehatxuen salaketa aurkeztu ostean.
Ikerketa iturriek azaldu dutenez, salaketaren ostean izan zen atxiloketa, eta epailearen esku utzi zuten.
Ordu batzuk geroago, aske utzi zuten, zinegotziari gerturatzea edota harekin harremanetan jartzea debekatuta.
Arnedoko zinegotziak ez du adierazpenik egin nahi izan gai honi buruz.