Politika -

Logroñon preso

Otegiri baimena eman diote gaixotasun larria duen amari bisita egiteko

Kartzelako iturriek azaldu dutenez, laster emango diote baimena eta behin bisita amaitutakoan Logroñoko kartzelara itzuli beharko du.

Arnaldo Otegiri baimena eman diote gaixotasun larria duen amari bisita egiteko. Artxiboko irudia.
Arnaldo Otegiri baimena eman diote gaixotasun larria duen amari bisita egiteko. Artxiboko irudia.
Arnaldo Otegiri baimena eman diote gaixotasun larria duen amari bisita egiteko. Artxiboko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxe Zuzendaritzak ezohiko baimena emango dio Arnaldo Otegiri, gaixotasun larria duen amari bisita egin diezaion.

Ahalik eta denbora tarte laburrenean emango diote baimena, eta bisita amaitutakoan Logroñoko kartzelara itzuli beharko du.

Espetxeko Lege Organiko Orokorreko 47. artikuluari jarraiki eman diote baimena Arnaldo Otegiri. Horren arabera, senitarteko zuzenen baten heriotzagatik edo gaixotasun larriren batengatik eskatu ahal izango dute baimena presoek.

Segurtasun indarrei beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartzeko eta baimena emandako helburuarekin betetzen dela bermatzeko eskatu diete hura zainduko dutenei.

Behin bisita amaitutakoan, Arnaldo Otegi Logroñoko kartzelara itzuliko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Otegi albisteak